Egun eguzkitsua eta beroa izan zen uztailekoa, baina Kaxkoko kaleetan zaparrada galanta bota zuen eguerdian. Udaleku irekietako haurrek eragin zuten hori, ur baldekadak 'Bota ura, bota ura, e, e!' oihu klasikoarekin inbokatuta.
Beroari aurre egiteko modu paregabea izan zen haurrentzat, eta irribarretsu bezain bustita amaitu zuten eguna.