Uztaila

Kantuak eta bertsoak Bollologian barrena

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 23a, 08:46

Jarduera berezia egin zuten uztailean Kulturarteko Plaza Feministan. 'Kantu eta bertso ibilbide bat bollologiaren kartelgintzan barna' emanaldia, eta izenak dioen modura, hitzak eta kartelgintza uztartu zituzten bertan. Maialen Lujanbio eta Eli Pagola arduratu ziren ikusitakoa bertso bidez errepasatzeaz, eta ondoren Anari Alberdi abeslariak bizpahiru abesti eskaini zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!