Uztaila

Mexikoko kantu ezagunenak abestu zituzten Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 23a, 08:45

Giro ederra sortu zen Lizeaga auzoan, Mariachis Aguilas de Jalisco taldearekin.

Gibelalde Auzo Elkarteak antolatuta, Mexikoko doinu eta abesti ezagunekin gozatzeko aukera izan zuten uztailean Lizeagako bizilagunek. Mariachis Aguilas de Jalisco taldearen kontzertua izan zen Urumea Ikastolako jolastokian, eta bizilagun ugari elkartu ziren bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!