Kotxe eta moto klasikoen bilgune izan zen Etxeberri auzoa atzokoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 23a, 00:00

Gauza ederra litzateke horrelako kotxe batekin ikastea gidatzen, ezta?

40 kotxe inguru eta dozena bat moto elkartu ziren bertan, Gipuzkoan barrena ibilbidea osatzeko.

Atzo goizean goiz Etxeberri auzora gerturatu zenak, zenbait hamarkada egin zuen atzera, motor hotsen bitartez. Izan ere, kotxe, moto eta motozikleta klasikoen bilgune izan zen Etxeberri, atzokoan. 40 kotxe inguru, eta dozena bat moto edo motozikleta elkartu ziren bertan. 10:00etan puntual abiatu ziren auzotik, Getariara bidean ibilbidea osatu, eta Hernanira itzultzeko.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!