Urtero bezala, Amher-ek bat egin du Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, Medikus Mundi Gipuzkoak eta Euskadiko GGKEen koordinadorak Arrazakeriaren aurkako Martxa! deiarekin. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eguna zen atzo eta Kulturarteko Plaza Feministan aldarrikapen kartelen prestaketa izan zen. Martxa Trintxerpeko azokatik irtengo da 11:30etan eta Donostiako Boulebarrera iritsiko da. Amher-eko kideak Hernani-erdia tren geltokian geratu dira goizeko 10:00etan, 10:14ko trena hartzeko.