Looney Tunes' eta 'Paddington' haurrentzat, eta 'Anora' helduentzat, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 22a, 00:00

Asteburu honetan hiru pelikula eskainiko dira Biterin. Haurrentzako Looney Tunes. Lurrak eztanda egin zuen eguna eta Paddington: Aventura en la selva, eta helduentzako Anora filmak izango dira ikusgai asteburuan, Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Gaur, arratsaldeko 16:45etan eskainiko da haurrentzako filma, eta helduentzakoak bi saio izango ditu: lehena 19:30etan, eta bigarrena 22:30etan. Bihar, igandea, arratsaldeko 16:45etan ikusi ahal izango da Paddington: Aventura en la selva, eta 19:30etan Anora . Eta astelehenean, ikusleen egunean, Anora  filma soilik izango da ikusgai, bi saiotan, 16:30etan eta 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!