JOCC Zikuñagako zikloturistak hasi dituzte denboraldiko irteerak. Honela, bihar, laugarren irteera egingo dute zikloturistek. Ohi den modura, goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Zinkoenean, eta bertatik Askizura (Getaria) abiatuko dira. 60 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Irteeran parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da klubeko ekipamenduarekin joatea.