Mendiriz Mendiko kideek bihar egingo dute ibilaldia. GR 121 ibilbidean barrena, Mutrikun hasi eta Eibarren bukatuko dute. 22 kilometro egingo dituzte oinez, 7-8 ordu inguruan. Bidean zehar txoko ederrak ezagutzeko aukera izango da. GR 121, Gipuzkoako Itzulia bezala ere ezagutzen den ibilbidea da.