Gaur auto, moto eta bizikleta klasikoen kontzentrazioa izango da Etxeberrin, goizeko 10:00etan hasita. Irteera bertatik egingo da eta Getariaraino joan etorria egingo dute. Etxeberriko frontoian erakusketa jarriko da eta 13:00etan hasiko da festa. Bazkaria ere izango da auzoko Lagun Artea elkartean eta 17:00ak arte luzatuko da bazkalondoa.