Hernanin hasiko da Gipuzkoako Kopa

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 22a, 00:00

Goizeko 09:00etan hasiko da Hernaniko tiraldia.

Lau tiraldi izango ditu txapelketak, eta horietatik lehenengoa Hernaniko bolatokian izango da. 

Lehendakari Txapelketa amaituta, Gipuzkoako Kopari ekingo diote asteburu honetan bailarako bolariek. Lau tiraldi izango ditu txapelketa berriak, eta bihar izango da lehenengoa, Hernaniko bolatokian (09:00-11:00 eta 16:30-17:30). 

Gainontzeko tiraldiak ere jarraian egingo dituzte: martxoaren 30an Idiazabalen izango da, apirilaren 6an Legazpin eta apirilaren 13an Gabirian. 

Lau tiraldi horietan erabakiko da aurtengo Gipuzkoako Kopa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!