Sandiusterriko areto nagusia bertsolari gaztetxoz bete zen ostegunean. Bertan egin zuten Gelatik Plazara ekimeneko kanporaketa, eta Hernani inguruko 40 haurrek hartu zuten parte.
Taldeka osatu zituzten saioak, eta lau ariketa egin behar izan zituzten txandaka. Bakoitzaren agurraren ondoren, puntu erantzunetan, ofiziotan eta oinak emanda jardun ziren bertsolari gaztetxoak.
Bertso Eskolatik kanpo lehenengo aldiz abestu zuten askok, jendaurreak dakarren urduritasunarekin. Hala ere, festa giroa izan zen Sandiusterrin, eta ale ederrak utzi zituzten gurasoen gozamenerako.
Datorren astean ospatuko duten Bertso Eskolen Egunean izango da Gelatik Plazara ekimeneko finala, Alegin.