Irabazi beharreko partidua du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 22a, 00:00

Sailkapenean nabarmen gorago dago Hernani.

Bera Beraren aurka arituko da seniorren 2. mailako taldea, 18:00etan hasita, kiroldegian.

Bigarren fasea amaitzen ari da seniorren 2. mailako eskubaloi taldearentzat. Hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta azken partiduak irabaztea dagokio Hernaniko taldeari. Gaurkoan Bera Beraren aurka jokatuko du etxean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 

Donostiarrak sailkapenaren azpialdean daude, eta Hernanik arazo haundirik gabe irabaztea da aurreikuspena. Bigarren faseko bost jardunaldietan lau porrot eta berdinketa bat lortu ditu Bera Berak.

Zaleen bultzada ezinbestekoa izango da Hernanirentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!