San Joan konpartsak entsegu lokal berria du Florida auzoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 21a, 00:00

San Joan konpartsak entsegu lokal berria du Florida auzoan (Tudor zenaren eremuan). Udalak bere jabetzako lokal bat utzi dio taldeari. Egokitzapen eta hornitze lanak egin ondoren, konpartsa materiala hara eraman eta dagoeneko hasi da erabiltzen. Lokal honek San Joan konpartsari egonkortasuna eta baldintza txukunak bermatuko dizkio, bere kultur jarduerarekin jarraitu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!