Kontrakantxan gaur jokatuko dute 'Gaztetxeak bertsotan' dinamikaren hirugarren saioa, 19:30etan. Jai jartzaile lanetan arituko da Andoni Rekondo, eta kantuan: Danel Etxeberria eta Janire Arrizabalaga, Ekhi Zuluaga eta Gorka Pagonabarraga, eta Enara Gallastegi eta Kattin Madariaga. Kanporaketa saioaz gain, 18:30etan elkartuko dira Plaza Berrin, eta Hernaniko pasarte historikoen errepaso bat egingo dute bertsotan.