Hernaniko Kale Literatura taldeak biharko iragarrita zuen kale irrakurraldia bertan behera utzi du. Arratsaldean izango zen, baina Israelen genozidioa salatzeko antolatu den protesta deialdia dela eta, Bakarka ezin da irakurraldi bertan behera uztea erabaki dute.
Bi hilabeteko su-etenaren ondoren Israelek hautsi eta berriz eraso egin die palestinarrei, Gaza bonbardatuta. Horren aurrean, Gernika-Palestina ekimenak mobilizazio nazionala deitu du biharko, Donostian.
Mobilizazioa Boulebarretik abiatuko da, 17:30etan, eta Sagueseraino joango da. Sarraskiari urgentziazko erantzuna eman asmoz, Gure Haurrak ere Badira egitasmoak ikastetxe guztietan elkarretaratzeak deitu ditu astelehenerako. «Israelgo armada sionistak, AEBren laguntzarekin, su etena apurtu eta beste sarraski bat egin du. Lotan ziren bitartean, 400 zibil baino gehiago erail ditu ordu gutxitan, gehienak haurrak».