Ekipamendu kultural berriaren aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 20a, 00:00

Hirigintza Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala lantzen ari da Hernaniko Udala, Urumea ikastola zenaren eremuan kultur ekipamendua eraiki ahal izateko. Plenoak hasierako onarpena eman aurretik, herritarrei aurkeztuko die Udalak dokumentua, gaur arratsaldeko 18:00etan. Udaletxeko pleno aretoan egingo dute, eta bilera elebitan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!