Udaleku irekitako lan-poltsa osatzeko izenematea zabaldu da

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 20a, 00:00

Apirilaren 15a arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

 

Hernaniko udaleku ireki eta Oporrak Bakean programetarako lan-poltsa osatzeko deialdia martxan dago. Hautagaiek bihartik apirilaren 15a arte izango dute izena emateko aukera, dagokion eskabide orria HHZn edo telematikoki (www.hernani.eus) aurkeztuta.

Euskara jakitea ezinbesteko baldintza izango da (2. hizkuntza eskakizuna), baita DBH edo Lanbide Heziketako erdi mailako titulua edukitzea ere. Hautagaiek 18 urte beteta izan beharko dituzte (kontratua sinatzeko momentuan). Bestelako merituak eta lan-esperientzia ere kontuan izango dira.

Sortuko den begiraleen lan-poltsa bi urterako izango da: 2025 eta 2026. Informazio gehiago: www.hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!