Askizura irteera, igandean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 20a, 00:00

JOCC Zikuñagako zikloturistak hasi dituzte denboraldiko irteerak. Honela, igandean, laugarren irteera egingo dute zikloturistek. Ohi den modura, goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Zinkoenean, eta bertatik Askizura (Getaria) abiatuko dira. 60 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Irteeran parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da klubeko ekipamenduarekin joatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!