Dobera Euskara Elkarteak familientzako 'Zurekin tribu' egitasmoa jarri du martxan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 20a, 00:00

Familientzako dago zuzendua 'Zurekin tribu' egitasmoa.

Familietan euskeraren transmisioa indartzeko egitasmoa da. Hilabetero elkartuko dira hileko azkeneko larunbatean, martxoaren 29an hasita.

Dobera Euskara Elkarteak Zurekin Tribu... egitasmo berria jarriko du martxan familietan euskararen transmisioa indartzeko. Etxeko helduak eredu eta erreferente diren heinean, espazioak eta aukerak sortuko dituzte euskeraren eta hizkuntza ohituren transmisioa uztartzeko, baita gaiaren gainean hausnartzeko tarteak eskaini ere.

Hori guztia, tribuan, elkarrekin, jolasean eta euskeraz… «halakoxea baita gure tribua. Horretarako, hilabetero elkartuko gara hileko azkeneko larunbatean (martxoaren 29an hasita)».

 

'www.dobera.eus/tribu' orrian eman behar da izena

Zurekin Tribu, 4-6 urte bitarteko haurrak (2018, 2019, 2020) dituzten familientzat dago diseinatuta. «Ama, semea, aitona, aita, bizilaguna, ahizpa, lehengusua, izeba, laguna… loturak lotura, denok osatzen dugu taldea, denok osatzen dugu gure tribua». 

Tribuko partaide izateko izena ematea beharrezkoa da eta deialdiak izena eman duten familiei soilik helaraziko zaizkie. Izena www.dobera.eus/tribu webgunean eman daiteke eta doakoa da. Ekintzetarako gonbidapenak whatsapp-ez jasoko dituzte familiek komunitate batean sartu eta gero. Zenbakiak ez dira partekatuko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!