Hernaniko Kale Literatura taldeak hurrengo kale irrakurraldiaren data jakinarazi du: larunbat honetan izango da, martxoak 22. Oraingoan, 'Bakarka ezin da' izango dute gaia, eta Bitoriano Gandiagaren eta Itxaro Bordaren «testu zoragarriekin» egingo dute ibilbide musikatua: arratsaldeko 17:00etan hasiko dira Lizeagako Auzo Plazan, eta Hernanin desagertutako bost telefono kabinetan zehar egingo dute ibilbidea.
Jolasa, porra, sariak, txakolina eta gonbidatu bereziak izango direla aurreratu dute, eta afaria ere egingo dute. Irakurraldian, jokoan edota afarian parte hartzeko, helbide honetan eman daiteke izena: labur.eus/8zqti8gw.
«Irrikitan gaude zuekin elkartzeko! Badakizue, gure ludopoesia da, hitzekin jolastea, jokoen bidez irakurtzea, eta ongi pasatzea literatura, lagunartea eta libertimendua performatzen».