Hernani Burujabek batzarra bihar, Iturritxo auzo elkartean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 19a, 00:00

Aste honetan, Latsunbeko Iturritxo auzo elkartearen egoitzan egingo du auzo batzarra Hernani Burujabek. Bihar izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita; eta Sorgintxuloko, Latsunbeko, Galarretako eta Jauregiko auzokideak gonbidatu dituzte bereziki bilerara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!