Maialen trainerua bigarren izan da Astilleroko San Jose igoeran

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 18a, 00:00

Bost txalupak hartu zuten parte San Jose igoeran, eta etxeko ontziak, Astillerok, lortu zuen garaipena hernaniarren aurretik.

Hernaniko Maialen trainerua bigarren izan zen larunbatean, Astilleroko San Jose igoeran. Etxeko traineruak, Astillerok, lortu zuen garaipena, 15 minutu eta 37 segunduko denborarekin. Hernani 38 segundura geratu zen. Bost traineruk hartu zuten parte, eta haien atzetik sailkatu ziren Portugalete (16:47), Camargo (17:26) eta Castropol (17:26).

Bestetik, igandean, Gipuzkoa­ko Batel Ligako zortzigarren jardunaldia jokatu zen Getarian. Hernaniko neska promesak hirugarren izan ziren, eta sailkapenean bigarren daude, Tolosaldea liderra 3 puntura dutela, lehen baino bat gehiago. Neska jubenilak bosgarren izan ziren Getarian, eta laugarrenak dira ligan. 

 

Beñat Odriozola, bigarren

Espainiako ergometroko txapelketa jokatu zen asteburuan, Zaragozan. Mailan paralinpikoan, Beñat Odriozola Aranburu hernaniarra bigarren sailkatu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!