Bailarako saskibaloi taldeen artean Mundarroko Gipuzkoako 1go mailako taldeak bakarrik lortu du garaipena jardunaldi honetan. Astigartarrek 60-75 irabazi zuten Take Orbela taldearen aurka. Emakumezkoen 1go mailako taldeak gutxigatik galdu zuen Oiarsoren kontra (43-48), eta Hernaniko Gipuzkoako 2. mailako taldeak 73-58 galdu zuen Deban.