Hernaniko 2. mailako seniorren taldeak garaipena lortu zuen Pasai Donibanen. 33-37 irabazi zuen Donibane Bonantzaren aurka, hilabete baten ondoren garaipena lortuta. Oraindik atzeratutako partidu bat jokatzeko du Hernanik, eta sailkapeneko laugarren postuan dago oraintxe. Fasea amaitzeko hiru partidu geratzen dira, eta asteburuan Bera Beraren bisita jasoko du kiroldegian.