Gogor saiatu arren, Hernanik ezin izan zuen igoera faseko txartela eskuratu. Euskal Ligako partidu zirraragarria jokatu zuten igande eguerdian Hernani eta Navarboley A taldeek, harmailak goraino bete ziren etxeko taldeari bultzada emateko, baina azkenean nafarrek eskuratu zuten garaipena.
Hernanik alde haundiarekin irabazi behar zuen igoera postuetan sartzeko, eta hasieratik korapilatu zitzaion partidua. Navarbolei 0-2 jarri zen aurretik (21-15; 20-25), baina kontzentrazioa galdu gabe lanean jarraitu zuen Hernanik, eta 2-2 berdintzea lortu zuen hurrengo bi zatietan (25-12; 25-21).
Zati erabakigarria ere oso berdindua izan zen, baina nafarrek hobeto kudeatu zuten tentsio unea, eta 11-15 irabaztea lortu zuten. Euskal Ligako taldeak orain arte egindako ibilbidea oso positiboki baloratu du Hernaniko Boleibol Elkarteak.