Hugu Haro eta Nora Escudero garaile, Aurresku txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 18a, 00:00

Biteriko areto nagusian parte hartu zuten dantzari guztiak.

Hernaniko Aurresku txapelketan, A saileko dantzarietan, gailendu zen Hugo Haro lezoarra eta B sailean, Nora Escudero legazpiarra

 
 

Giro ezin hobean, igandean, Biterin, 2024-25 ikasturteko Aurresku ligaren barne, Hernaniko Aurresku txapelketa jokatu zen. Txapelketa Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen eta A sailean Lezoko Hugo Haro izan zen garaile eta B sailean, Legazpiko, Nora Eskuderok eraman zuen sari nagusia. Hernaniko Udalaren, Kutxa fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eraman zen aurrera txapelketa.

A saileko dantzariek (8-9-10 urte), Puntamotz eta Agurra dantzak eskaini zituzten; eta B sailekoek berriz (11-12-13 urte), Erribera eta Legazpi Zortzikoa. Epamahaia Jose Luis Vallejo, Katerin Artola eta Olatz Azkuek osatu zuten eta honako sari nagusiak banatu zituzten: A. saila: 1. Saria, Hugo Haro (Lezo); 2. Saria, Gorane Villa (Lezo); eta 3. Saria, Ane Perez (Lezo). B Saila: 1. Saria, Nora Escudero (Legazpi); 2. Saria, Unax Ansola (Elgoibar); eta 3. Saria, June Osinalde (Legazpi).

Urtarrilaren 12an eman zitzaioan hasiera Aurresku ligari eta hurrengo txapelketa datorren martxoaren 30ean jokatuko da Donostian.

Saila bakoitzeko ongien sailkatutako dantzariek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku txapelketan parte hartuko dute. A eta B sailakoek, Maiatzaren 24ean, Errenterian eta D sailakoek berriz, Maiatzaren 17an Legazpin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!