Nagore Legarretak ‘Argia iragazi’ tailerra emango du Biterin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 17a, 00:00

Diapositiba leihotxo eta material ezberdinekin irudiak sortzen dira tailerrean.

Izenematea zabalik dago eta 20 plaza bete harte egongo da irekita. 10 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake.

 

Nagore Legarretak Argia iragazi tailerra emango du martxoaren 31n, Biteri Kultur Etxean, 18:00etan. 10 urte arteko haurrek heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute, eta hortik gorakoek, bakarrik ere izango dute aukera. Tailerrean parte hartzeko, goitik ez dago adin mugarik.

Diapositiba leihotxo eta material ezberdinekin, irudiak sortzeko tailerra izango da Argia iragazi.
Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago,
kultura@hernani.eus helbide elektronikora idatzita edo 943 55 29 62 telefonora deituta. Tailerreko plazak mugatuak direnez (20 lagun), izen-ematea irekita egongo da bete arte.

Martxoaren 26an Latsunben egingo dute tailerra

Nagore Legarretak Txantxilla eta Portu auzoetan eskaini du dagoeneko Argia iragazi tailerra, auzoko tailerretan. Martxoaren 26an, Latsunben egingo dute tailerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!