Zikuñagan egingo du Hernani Burujabek gaur Auzo Batzarra

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 17a, 00:00

Aste honetan bi auzotara bertaratuko dira Hernani Burujabeko kideak; gaur Zikuñagako auzo elkartean jarri dute hitzordua, arratsaldeko 18:30etan (Zikuñaga, Osiñaga eta Martindegiko auzotarrentzat); eta ostegunean Latxunbeko Iturritxo auzo elkartearen egoitzan izango da batzarra, 19:00etan (Latxunbe, Sorgintxulo, Jauregi eta Galarretako bizilagunentzat). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!