Ostegunean kultur ekipamendu berriaren inguruko bilera izango da

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 17a, 00:00

Hirigintzako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala lantzen ari da Udala, Urumea ikastola zenaren eremuan kultur ekipamendua eraiki ahal izateko. Udalbatzak hasierako onarpena eman aurretik, herritarrei aurkeztuko die Udalak dokumentua. Aurkezpen saioa ostegunean izango da, 18:00etan, udaletxeko udalbatzar aretoan. Bilera elebitan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!