Elizatxoko, Portuko eta Osinagako auzotarrok urte luzez eta hainbatetan jarri izan gara harremanetan Hernaniko Udalarekin herri erdigunera iristeko ditugun zailtasunak jakinarazteko.
Orain, dirudienez, Hirigintza Plangintzaren baitan auzo hauen eta herriaren arteko lotura egiteko igogailu bat eraikitzearen proiektua aurreikusten da. Jakina, auzokideok neurri hau ezinbestekotzat jotzen dugu.
Igogailua izan da Elizatxo, Portu eta Osinagako bizilagunen azken urteetako eskaera, irisgarritasuna bermatzeko.
Mirari Duarte Echeverria (Elizatxoko auzo elkartea), Alfredo Moraza Barea (Portu auzo elkartea( eta Marian Salaberria Narbarte (Osinagako auzo elkartea)