Aitor Lizarazu hernaniarrak laugarren amaitu du Danimarkan, Kopenhage hiribiruan, Hyrox Elite pro zirkuitoko proban. Ostiralean jokatu zen lasterketa eta Lizarazuk marka bikaina egin zuen, lehenengo aldiz 57 minututik jaistea lortu ondoren, 56:50eko denborarekin.
Sebastian Ifversen daniarra izan zen garaile etxean, 56:30eko denborarekin amaituz. Beraz, lasterketa berdindua izan zen eta garailearengandik 20 segundura iritsi zen. Aitor Lizarazuk bi segundugatik gainditu zuen Ifversen, otsailean, Bilbon antolatu zen lasterketan. Kopenhagen bigarren Voisin Joffrey frantziarra sailkatu zen 56:35 denborarekin, hirugarren Sadiq Elfitouri britainiarra izan zen 56:42 denborarekin eta ondoren iritsi zen hernaniarra.
Lizarazuren helburua 58 minututik jaistea zen eta erraz gainditu zuen langa hori, bere markarik onena lortuz. Meritu haundia du Hyrox Elite Pro proban maila horretan lehiatzeak, kontuan izanda lasterkari gehienak profesionalak direla eta hernaniarra erabat amateurra.
Urteko hirugarren proba
2025eko hirugarren Hyrox proba zen Danimarkakoa kirolari hernaniarrarentzat. Otsailaren 18an parte hartu zuen Bilbon, Europako zirkuitu barruko proban eta bertan, bigarren postua lortu zuen 58:35eko denborarekin. Irabazlea Britania Handiko Jake Dearden izan zen 56 minutu eta 46 segundutan erlojua geratuz eta hirugarren sailkatu zen ostiralean etxean irabazi zuen zen Sebastian Ifversen (58:37).
Martxoaren 8an, Valentzian parte hartu zuen Lizarazuk eta bertan 2. postua lortu zuen, 58:56 denborarekin. Irabazlea Emilio Aguayo izan zen (58:38). Hirugarren Igor Arruti urnietarra izan zen 1h01:02rekin.