Datorren astean bi auzotara bertaratuko dira Hernani Burujabeko kideak; astelehenean Zikuñagako auzo elkartean jarri dute hitzordua, arratsaldeko 18:30etan (Zikuñaga, Osiñaga eta Martindegiko auzotarrentzat); eta ostegunean Latxunbeko Iturritxo auzo elkartearen egoitzan izango da batzarra, 19:00etan (Latxunbe, Sorgintxulo, Jauregi eta Galarretako bizilagunentzat).