Astilleron zita gaur, Maialen traineruak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 15a, 00:00

Bigarrenez uretaratuko du Maialen trainerua, gaur arratsaldean, Hernaniko Arraun Elkarteak. Astilleroko San Jose Sarian hartuko dute parte, arratsaldeko 17:00etan hasita. Emakumezko absolutuen kategorian, bost traineru ariko dira lehian, eta 4.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute, erlojupeko proban. Camargo, Castropol, Portugalete eta Astillero izango dituzte lehiakide hernaniarrek. Zehazki, 17:25etan abiatuko da Maialen trainerua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!