Herri Ekimen Legegilearen alde sinadurak biltzen ari da Pentsiodunen Mugimendua. Herriko txoko askotatik pasa ondoren, Portun jarraituko dute bilketarekin. Bihar goizean Ibarrolaburu plazan jarriko dira pentsiodunak, 11:30etatik 13:00etara. Sinadurak biltzeaz gain egitasmoari buruzko informazioa ere eskainiko dute bertan.