'Hernanitik independentziara' eguna ospatuko dute bihar, Ernaik antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 14a, 00:00

Egun osoko egitaraua prestatu du biharko Hernaniko Ernaik. 'Hernanitik independentziara' eguna osaptuko dute, festa giroa eta aldarrikapena uztartuta. 10:30etan olinpiadak egingo dituzte Tilosetan; eguerdian marianitada girotua Kaxkoan, Garinetik hasita; 14:30etan bertso bazkaria izango da Tilosetan, Araitz Katarain, Josu Txoperena eta Uxue Alkorta bertsolariekin; eta Astigarragako Kitadelpare txaranga arduratuko da bazkalostea girotzeaz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!