Urbieta eta Elkano kaleak txirrindulari gaztez bete ziren eskola kirolako proban

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 14a, 00:00

Podiumean geratu ziren gaztetxoen argazkia.

Pasa den larunbatean egin zuten proba, eta balorazio oso positiboa egin du JOCC Zikuña talde antolatzaileak.

 

Pasa den larunbatean eskola kirolako benjaminen, alebinen eta infantilen mailako lasterketak jokatu ziren Hernanin. Urbieta, Latsunbe eta Elkano kaleak zeharkatu zituzten haurrek, eta giro ederra izan zuten goizean zehar.

Hernaniko haurrez gain, Donostiako, Zarauzko, Irungo, Zumaiako eta Oiartzungo neska-mutilek ere parte hartu zuten proban JOCC Zikuña zikloturisten taldeak antolatutako proban.

Sortutako giro ona ikusita, JOCC taldetik eskerrak eman nahi izan dizkiote Hernaniko Udalari eta lanean aritu ziren bolondres guztiei, eskainitako laguntza guztiagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!