JOCC-eko zikloturistek hirugarren irteera, igandean Bera herrira

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 13a, 00:00

JOCC Zikuñagako zikloturistak hasi dituzte denboraldiko irterak. Honela, igandean, hirugarren irteera egingo dute zikloturistek. Ohi den modura, goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Zinkoenean, eta bertatik Bera-ra abiatuko dira. 78 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Irteeran parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da klubeko ekipamenduarekin joatea. Pasa den astean bigarren irteera izan zuten Berrobira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!