Mendiriz Mendi Elkartekoek gaztetxoen irteera antolatu dute igande honetarako, martxoak 16. Areso etas Gorritiren artean izango da 5 kilometroko ibilbidea. Aresotik irtengo dira Aisamela errekaren ibilbideari jarraitzeko, igoera errezan Matxaingo ur-jauzira hurbilduko gaitu. Ibilbideak basoaren barrutik jarraitzen du eta, ondoren, Gorritiraino jaisten da, ez aurretik gelditu gabe hamaiketakoa egiteko. Adin guztietarako ibilbide erraza da. Aresora irteera Biteri kultur etxe paretik izango da goizeko 09:00etan. Prezioa 2 euro da gaztetxoentzat eta 6 euro helduentzat.