Urteko partidua, Hernanik liderraren aurka, igandean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 13a, 00:00

Igandean, 11:00etan, Hernani eta Navarvoley A senior mutilen taldeen arteko partidu garrantzitsua jokatuko da Hernaniko kiroldegian eta jokalariek zaleen berotasuna sentitu behar eta nahi dute. Orain arteko partidurik erabakigarriena da, Hernani hirugarren sailkatua eta Navarvoley A, liderraren artean. Hiru puntuko aldea besterik ez dago eta ametsa egi bihurtu daiteke, oraindik eskura baitute liga irabaztea eta igoera fasea jokatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!