Tximistak gogor jo du Zikuñagan, ermitaren inguruko poste elektriko batean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 12a, 08:56

Sekulako ekaitza izan da gaur goizaldean, Urumea bailaran, eta irudi ikusgarriak utzi ditu. Horietako bat, bideoan jaso du Koldo Murua Gomez hernaniarrak: tximista batek gogor jo du Zikuñagan, ermitaren inguruko poste elektriko batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!