Hernani Natura Herria proiektu pilotuaren itxiera ekitaldia izango da gaur, 12:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan parte hartuko dute: Xabier Lertxundi alkateak; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko ordezkari batek; Iñaki Sanz-Azkue, Hernani Natura Herria proiektuaren koordinatzaileak; Ainara Atorrasagasti, Ingurumen zinegotziak; Axier Mingo, Hernaniko Hezkuntza zinegotziak; Olatz Juantorena, Ereñotzuko auzo-alkateak; eta Aratz, Elizatxo, Urumea, Txirrita eta Langile ikastoletako ikasleak, irakasleak eta zuzendariak.