Energiari buruz hausnartzeko helburuarekin, mahai ingurua antolatu du gaurko Hernani Burujabek. Eolikoei buruzko eztabaida prestatu zuten azaroan, eta oraingoan energia arloko esperientziei eta desazkundeari buruz hitz egingo dute, 18:30etan, Sandiusterrin, Jokin Bergarak eta Aritz Ameztegik, Amagoia Mujikak gidatuta.