Ocon, 18 urtez azpikoetan garaile

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 12a, 00:00

Lur Ocon 18 urtez azpikoetan aurrena iritsi zen helmugara.

Lesakako VI. Mendi Lasterketa izan zen igandean eta Lur Ocon hernaniarra azkarrena izan zen 18 urte azpiko kategorian. CD. Hernaniko atletak 1h28:30 segundu behar izan zituen 14.5 kilometroko bidea egiteko. Hodei Lujanbiok bosgarren amaitu zuen sailkapen nagusian 1h14:41eko denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!