Aletu Hernaniko Irakurle Taldeak hirugarren saioa egingo du etzi, martxoaren 14ean, Kontrakantxa gaztetxean. Gaueko 21:00etan jarri dute hitzordua, Charles Dickens-en Tiempos difíciles liburuaz solasteko. «XIX. mendeko idazle esanguratsuenetako baten obra da, 1854an argitaratua», antolatzaileen hitzetan. Aurrera begira, hauek dira ondorengo saioa: Maiatzak 2, Rafael Chirbesen Los viejos amigos eta ekainak 13 Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez obrak.