'Kneecap' filma irlandarra eskainiko du ostiralean Potemkin taldeak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 11a, 00:00

'Kneecap' pelikulako irudia.

Milagrosan izango da eta martxoaren 28an ere, zirika sailean, eskainiko da 'The wind that shakes the barley'.

 

Potemkin Zinema Taldeko kideek lehen filma eskainiko dute ostiralean, Zirika Sailan baitan. Martxorako bi film dituzte programatuak, martxoaren 14ean Kneecap eta martxoaren 28an, The wind that shakes the barley.

Zirika sailean film bihurri eta kutsu dibertigarriak dituzten filmak eskainiko dituzte. Bi filmak Hernaniko Milagrosan eskainiko dituzte, arratsaldeko 20:30etan hasita.

Kneecap gazteleraz eta irlandarrez izango da. 2024ko film honetan Kneecap izen bereko rap hirukotearen istorioa azaltzen du, Belfast hirian, irlandar hizkuntzaren aldarrikapenari eskainia. Taldekideek beren burua interpretatzen dute, nahiz eta horietako batek, promozio-argazkietan behintzat, burua Irlandako bandera duen buru-estalki batez estalita izan beti. Anarkikoak, basatiak eta edozertarako prest daude ama-hizkuntza salbatzeko.

Filmean gag eta ideologia daude. Drogak, errabiak, rapa eta hizkuntza-gatazka. Baina Irlandako gaia hasieratik jorratzen da umorez.  Irlandan 80.000 irlandar hiztun daude, 6.000 iparraldean bizi dira eta horietako hiruk dena hankaz gora jarriko dute.

 

'The wind that shakes the barley', abesti irlandarra

The Wind That Shakes the Barley (Garagarra Astintzen Duen Haizea) Irlandako abesti bat da. Irlandar Independentzia Gerra (1919-1921) eta Irlandako Gerra Zibilari (1922-1923) buruzko 2006ko Ken Loach zuzendariaren filma da. Filma burutu aurretik, denbora luzez Loachen laguntzailea den Paul Lavertyk idatzia izan zen. Irlandako historiako drama honek Cork konderriko anai batzuen istorioa azaltzen digu, anai hauek euren bizitzako gertakizun batzuen ostean Irlandako independentzia lortu eta Erresuma Batuaren aurka borrokatu asmoz Irlandako Armada Errepublikarraren kide bilakatuko dira, pertsonaia hauek Cillian Murphy eta Pádraic Delaney aktoreek antzezten dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!