Etzira arte izango da zabalik izenemate epea Hernaniko kiroldegian, apirila eta ekaina bitarteko ikastaroetan. Hilaren 9ra arte, ikasle berriek izan dute izena emateko aukera; eta gaurtik martxoaren 3ra, aldiz, ikasle zaharrek. Ikastaro eskaintza honakoa da: igeriketa (hastapena eta 2018tik 2021 artean jaiotakoentzako saioak), eta emakumeentzako zoru-pelbiko eta boxeo ikastaroak. Azkeneko hau nobedadea izango da. Astearteetan eskainiko dute, Oihane Gravalos irakaslearekin. Izenematea egin daiteke kirola.hernani.eus atarian, edota kiroldegiko bulegoetan zein harreran.