Gaur egingo dute Euskaraldia antolatzeko bigarren herri batzarra

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 11a, 00:00

Dobera Euskara Elkarteak Euskaraldia antolatzeko bigarren Herri Biltzar irekia antolatu du gaurko. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da bilera, Sandiusterriko aretoan. Aurreko bileran parte hartu zutenei ez ezik, Euskaraldiaren antolaketan parte hartu nahi duten herriko eragile guztiei egin die Doberak bertaratzeko deia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!