Goiz Eguzkik Portugalera bi bidai antolatu ditu eta izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 11a, 00:00

Goiz Eguzkik bidaiak antolatzen jarraitzen du. Oraingo honetan bi bidai izango dira, biak Portugalera eta 820 eurotan. Horietako bat, izango da ekainaren 8tik 14ra bitartean eta bestea, uztailaren 10etik 16ra izango da. Portugalgo iparraldera zazpi eguneko bidaiak izango dira: Zamora, Oporto, Braga, Guimaraes, Aveiro, Ovar eta Salamanca bisitatuz. Izenemateak  zabaldu dira eta martxoaren 21era arte izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!