Aukera gutxirekin doa Hernani azken partidura

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 11a, 00:00

Esperantza omen da galtzen den azkena.

Asteburuan garaipena lortu badu ere, liderra egurtu eta Udapa Jatorkideren emaitzaren zain egon behar du.

 

Estu daude kontuak boleiboleko gizonezkoen Euskal Ligan. Hernanik garaipena lortu du asteburuan, baina igoera lortzeko aukera gutxirekin iritsi da faseko azken jardunaldira. Hirugarren postuan dago Hernani, eta lehenengo biek besterik ez dute jokatzen play offa. 

Sailkapena lortzeko, liderrari alde haundiagatik irabazi beharko dio Hernanik. Gainera, Udapa Jatorkideren emaitzaren zain egon beharko du taldeak. Nafarren ibilbidea ikusita, zaila dirudi azken jardunaldian porrota jasotzea. 

Hernanin jokatuko du azken jardunaldia taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!