Kontzertu ederra eskaini zuten Goiz Eguzki abesbatzako emakumeek, udaletxeko aretoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 10a, 00:00

Goiz Eguzki abesbatzako emakumeak, larunbatean, udaletxean.

Martxoak 8ko egitarauaren barruan, kontzertua eskaini zuten Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzako emakumeek. Udaletxeko areto nagusian izan zen emanaldia, eta goraino bete zen gela. Kontzertuko kantutegia abesti ezagunekin osatu zuten, eta eszenatokia morez koloreztatu zuten jantzitako arropekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!